XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LARRAÑE

Jaun aphez horik atrebitzen bazaizku katichima egitera eskola artian, entzunen die bertan: .

Beren pheredikietan Istoriaa eta halako zerbait aiphatzen badie, edo hitz-erdi bat erraiten goure haurren eskolalat igortetik gibeltzen ahal gutiana, entzunen die bertan:

Inkestan egiliak ere ukhenen dutie aztaletan, garde-champampecirc;tre-rekin edo gabe, jujia beno lehen: .

Hutsian khausitzen badutie, Hour-juntako gaiski-egiliak beno bertan-ago bilduren dutie itzalialat: .

Zer nahi zie! Kabasturien beharra umen die jaun horiek; eta igaran deitzen kabasturien deithura da: legia; eta legia lege beita: .

Aphezak egunko egunian ez ditazke aipha eskola-egiliak mentzitu gabe.

Mintza gitian arren eskola egileez eta sailaren osoki ez khambiatzeko, dezagun erran: .

Ezik legiak kabasturatzen dutu horik ere, aphezak bezala eta jente guziak bezala.

Haier kabasturiek charran harik ez diela diroie; .

Haurrer emaiten dutien erakaspenetan, erlisioniaren eretzian ez badira nutre, entzunen die charrancharen gabian ez entzunaren eginik ere: .

Eskolan ari balite bozka phuntian haurrer erraiten, houlako kandidata errepublikein dela, halakoa ez, Gueraçague bai, Ybarnegaray ez, entzun lirokeie ez entzunaren eginik ere: .

Zer nahi zie! Kabasturien beharrik ez lukie; bena errankeiaren gatik igaran deitze charrancha gabekoak eta oihu berere egiten ahal zaie: .

Aphezak ezin aipha eskola-egiliak aiphatu gabe; eskola-egiliak aldiz Madama Larrañe-koa berhez mentzitu gabe, gaitzi (beleiko) haatik.

Gitian mintza arren Madama gouriaz eta saillez osoki ez khambiatzeko, dezagun erran: .

Legiaren arau eskola-etchia ezik ere, eskola-egingia edo sala eskola egiteko da.

Diala aitzine Orhy bortia aranaturik etcheki die Askoz Barkoche-koak eta España-ko belhar gardek.

Askoz-en saldoa aitzinatto heltu da hegiaz harat.

Areta Aranolatze-rik eta hegiala bada bide.

Eta Askoz bezain arraheiñki ardier jarraikiten den artzañik ez ahal da bortian.

Bena Askoz-ek kuska bat egin duke Orhy thinian edo bere ardiak aphur bat utzi nahi ukhen España-ko ekhiari, hanko artzañek beren haziendak Frantzia-ko aidiari uzten dutien bezala.

Zer nahi den, guardak, nontipaitik doi heltu dira Askoz-en ardien atzamaiteko; eta Ochagavia-ko bidia har-eraziren zeren, jabia huillañian ez balitz khausitu.

Askoz-ek zoiñ du hobeki erabili? artzain makhila edo moursa berde luzia?.

Zer nahi den, mihia ontsa erabili du eta Ochagavia-t joaiteko lanik gabe Aranolatzerat bere ardiekin utzuli da.

Sen Jusef-en ermita desertian gora da!.

Gora bai, bena ez desertian igaran astehartian, ezik egun hartan meza emanik izan da ermitan, ourthe orozko usakina den bezala.

Jente heiñ bat bildu da: artzaiñ guti, Larraintar haborochiak.

Mezako khantiak hanitch ontsa eman dutie, guziek ber botzian, eztiki, oihukarik gabe.

Meza saintiaren ondotik arrosarioa.

Jentiak, gutiz bestiak, bertan barreiatu dira: artzañak bortialat, Larraintarrak Larrañe-rat.

Zer nahi zie! ez da ostaturik desertian.

Eta sen Jusef-en ermita berriz ere desertian egon eta egonen, non ez dien ermitari unguru zombait ostatu eraikiten.